XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etzen telebistarik, etzen irratirik.

Leenengo irratia edo radioa, Dixparatene'ko denda zaarrean entzun nuen; Aizarna'tarren denda alegia.

Gero, igande eta jaietan, mendira joaten giñen, gure tiragomakin, biguña (1) plomo edo perdigoi-pilla bat artu eta txoriak iltzera.

Baita ere biligarroa eta egokitzen zen guztia, naizeta debekatua egon.

Ori dena gutxi ajola guri.

Ontarako, Antonio Ugaldebere izaten nuen laguna, eta ondo tiratzen zuena gaiñera.

Igande-arratsalde batez, Lekune'ko mendian genbiltzan; eta guri begira zeuden bi gizonek, onela esan zioten batak besteari:
- Mutil kozkor auek ere izango ditek, beren garaia datorrenean, eizerako afizioa.

Etziren askorik deskuidatu.

Ederki asmatu zuten, eta gaur egun alaxe ere da.

Orrela, gutxi gora-beera, jarraitzen genduen komunio aundia egin arte.

Komunioa egin aurretik, bi illabete inguruan, ikasketa batzuk egiten genituen eleizako sakristian.

Sakristira joatea esaten zioten.

Goizero-goizero, antxe egoten giñen gu prest, bederatzietatik amaiketara.

Ara joaten ziren apaizak, beren galderak egingo zituzten, eta guk zuzen erantzun bear.